Txirrindularitza

Alaphilippek irabazi du Errepideko Munduko Txapelketa

Bigarren postuan Wout van Aert sailkatu da, eta hirugarrenean, Marc Hirschi.

Alaphilippe, lasterketako garailea. DARIO BELINGHERI / EFE
2020ko irailaren 28a
09:23
Entzun

Julian Alaphilippe txirrindulariak irabazi zuen Errepideko Munduko Txapelketa atzo, Imolan (Italia). Bakarrik iritsi zen helmugara, eta haren atzetik sartu ziren Wout van Aert eta Marc Hirschi, hurrenez hurren. Mikel Landa hamaseigarrena izan zen, eta Pello Bilbao, hogeigarrena.

Alaphilippek erasoa egin zuen Cima Gallisternako azken igoeran, helmugara iristeko hamabi kilometro falta zirela, eta 24 segundoren aldearekin irabazi zuen.

258,2 kilometro egin zituzten atzoko proban, 5.000 metrotako maldarekin. Bederatzi itzuli egin zituzten 28,8 kilometrotako zirkuiutu batean. Antzeko bi aldapa zeuden bidean, Mazzolano eta Gallisterna gainetara igotzeko. Ia 200 kilometrotako ihesaldi bat izan zen lasterketaren hasieratik, eta Tadej Pogacarrek erasora jo zuen Gallisternara egindako azken aurreko igoeran.

Emakumezkoena Anna van der Breggen herbeheretarrak irabazi zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.