Futbola

Realak hirugarrenez irabazi du Euskal Herria Kopa

Realak penaltietan irabazi du finala, partida hutsean amaitu ondoren.

Realak irabazi du finala, Zornotzan. ENDIKA PORTILLO / FOKU
2020ko irailaren 28a
10:02
Entzun

Aurten ere Realak eta Athleticek jokatu dute Euskal Herria Kopako finala, igandean, Zornotzan (Bizkaia). Realak irabazi du hamargarren txapelketa. Taldeak hirugarren aldia du. Athletic izan da txapelduna beste guztietan, eta beti bi talde horiek izan dira finalean.

Partidaren lehen zatian, bi taldeak parekatuta aritu ziren, baina bigarrenean Realak hobetu jokatu zuen. Halere, golik gabe amaitu zen arauzko denbora, eta partida penaltietan erabaki zen. Athleticeko zazpi jokalarik sartu zuten gola: Gimbertek, Unzuek, Zuraikik, Monentek, Nevadok, Marianak eta Valdezatek; Realean, zortzik: Nuriak, Amaiurrek, Itxasok, Lareok, Mendozak, Tejadak, Luciak eta Bañosek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.