Eibar 1 - 2 Athletic

Athleticek irabazi egin du Eibarren aurkako derbia

Bilboko taldeak denboraldiko lehen hiru puntuak lortu ditu Ipuruan. Eibarrek ez du irabazi oraindik.

Athleticeko Unai Lopez eta Ander Capa gol bat ospatzen. EFE
2020ko irailaren 28a
10:34
Entzun

Espainiako Ligako hirugarren jardunaldian, Athleticek 1-2 irabazi dio Eibarri igandean Ipuruan jokatu duten derbian. Talde zuri-gorriaren bi golak Unai Lopezek egin ditu; etxeko taldearena, berriz, Kike Garciak. Denboraldiko bigarren gola du. Gol horrekin berdindu egin du partida, baina atzetik etorri da Athleticen bigarrena.

VAR bideo epaile laguntzaileak leku nabarmena izan du partidan; epaileak hainbat aldiz jo baitu harengana. Athleticek sartu dituen hiru goletako bat baliorik gabe utzi du, Villalibre jokoz kanpo zegoelako Iñaki Williamsi goleko erdiraketa egin dionean. Beste bi gol ere aztertu behar izan ditu VARak, eta, balio zutela erabaki duten arren, horrek asko moteldu du partida.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.