Osasuna 1 - 3 Levante

Osasunak galdu egin du Sadar berrian

Levantek buelta eman dio markagailuari, eta partida aise irabaztea lortu du Iruñean.

Osasunak Levanteren aurka galdu du. IñIGO URIZ / FOKU
2020ko irailaren 28a
10:47
Entzun

Osasunak 1-3 galdu du Levanteren aurka Sadar zelai berrian jokatutako estreinako partidan, Espainiako Ligako hirugarren jardunaldian. Taldea irabazten hasi da lehen zatiaren erdialdean, Roberto Torresek area kanpotik sartutako gol bati esker. Pozak gutxi iraun die, ordea, eta Melerok handik hiru minutura berdindu du partida.

Atsedenaldiaren ondoren, Levante hobeto aritu da Osasuna baino, eta aurrea hartzeko aukera argia izan du penalti batean, baina Sergio Herrerak gelditu egin du Roger Martiren jaurtiketa. Hala ere, Levanteko aurrelariak gola sartu du geroago. Moralesek erabaki du partida, bukatzeko bederatzi minutu falta zirela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.