Datuak

612 kasu zenbatu dituzte Hegoaldean

28 lagun erietxeratu dituzte azken egunean Hego Euskal Herrian. Halaber, koronabirusarekin eri ziren hiru pertsona hil dira egun bakarrean, Nafarroan.

PCR probak, Gurutzetako ospoitalean. LUIS JAUREGIALTZO, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2020ko irailaren 28a
12:47
Entzun

Beste 612 positibo detektatu dituzte Hego Euskal Herrian. Dena dela, azken egunean nabarmen egin du behera egindako PCR proba kopuruak: larunbatean, 13.012 test egin zituzten. Atzo, berriz, 9.115.

Lurraldeka, Nafarroan atzeman dute positibo gehien: 258. Lurralde horretan egindako PCR proben %8,4k eman dute positibo. Bizkaian, 176 kasu detektatu dituzte egun bakarrean; Gipuzkoan, 90; eta Araban, 74.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, COVID-19arekin eri ziren hiru pertsona zendu dira azken egunean foru erkidegoan. 82 urteko emakumezko bat eta 78 eta 95 urteko bi gizonezko dira hildakoak.

Ospitaleratzeei dagokienez, 28 lagun erietxeratu dituzte azken egunean Hegoaldean, aurreko egunean baino bi gutxiago. Hala eta guztiz ere, bi joera desberdin daude zifra horren atzean: Osakidetzaren ardurapeko ospitaleetan, gora egin du egun bakarrean erietxeratutako lagun kopuruak. Zehazki, COVID-19arekin eri ziren 24 pertsona ospitaleratu dituzte Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban, hau da, bezperan baino lau gehiago. Nafarroan, berriz, lau pertsona erietxeratu dituzte, aurreko egunean baino sei gutxiago.

Osakidetzak eta Osasunbideak emandako datuen arabera, 510 pertsona daude koronabirusarengatik ospitaleratuta Hegoaldean. Horietatik 84 ZIUetan daude.

 

Koronabirusak Euskal Herrian utzitako datuak sakonki ikusteko, jo ezazu BERRIAk webgunean sortutako atal berezira: Koronabirusaren azken datuak. Bertan jasota daude COVID-19ak Euskal Herrian duen eragina azaltzen duten grafikoak eta mapa interaktiboak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.