Faltzes eta Funes konfinatzeko neurriak hartu dituzte

Nafarroako Osasun Departamentuak hartu du erabakia, birusaren intzidentzia datuekin oso kezkatuta baitago.

Azkoien, lehengo astean.
arantxa iraola
2020ko irailaren 28a
21:58
Entzun

Izurriaren intzidentzia datuekin kezkatuta, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak aparteko neurriak ezarriko ditu bihartik Faltzesen eta Funesen. Azkoienen lehengo astean egin zuten gisan, tabernetako ordutegiak murriztuko dituzte, jendea taldekatzea eragotziko dute, eta herritarrei eskatu diete premiazkoa ez bada ez irteteko.

Urriaren 7ra arte egongo dira neurriak indarrean, printzipioz. Osasun agintarien arabera, 100.000 biztanleko mila kasu atzematen ari dira bi herri horietan, eta horrek eraman ditu erabakia hartzera. Bi udalerriak Azkoiengo eremu sanitario berean daude, eta inguru horretan izurriak duen bilakaera aspalditxotik da kezkarako motibo. Nafarroako Gobernuak udalekin batera ezarriko ditu konfinatze neurriak, elkarlanean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.