Gorpuzki batzuk aurkitu ditu itsasontzi batek Gipuzkoa parean

Arrantzan ari zen ontzia, eta sarean harrapatuta geratu ziren gorpuzkiak, kostatik 9,5 miliara. Guardia Zibila ari da ikertzen.

Gorpuzkiak aurkitu zituen ontzia, Pasaiako portuan. GUARDIA ZIBILA
Maria Ortega Zubiate
2020ko irailaren 30a
11:57
Entzun

Joan den ostegunean, irailaren 24an, gorpuzki batzuk aurkitu zituzten Gipuzkoako kostatik 9,5 miliara, Guardia Zibilak jakinarazi duenez. Auzitegi medikuntzako institutura eraman zituzten, deskonposatzen ari baitziren, eta oraindik ez dakite noren gorpuzkiak diren. Desagertutako pertsonen fitxategiak aztertzen ari dira.

Guardia Zibilaren Gipuzkoako itsas zerbitzuak jaso zuen abisua, eta Pasaian (Gipuzkoa) porturatu zen gorpuzkiak aurkitu zituen ontzia. Frantziako Poliziarekin ere harremanetan jarri dira, gorpua itsaslasterrek ekarria izan daitekeelakoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.