Europa liga

Napoli, AZ Alkmaar eta HNK Rijeka izango dira Realaren Europa ligako aurkariak

Italiara, Herbehereetara eta Kroaziara bidaiatuko du talde txuri-urdinak Europa ligako taldekako fasean. Hemendik hiru astera emango diote hasiera lehiaketari. 

jarraia187760.jpg
Mikel O. Iribar.
2020ko urriaren 2a
14:07
Entzun

Europa ligako taldekako faseko zozketak ez du tokatu zitekeena baino urrutirago bidali Reala. Txuri-urdinei multzoa egokitu zaie, eta Napoli, AZ Alkmaar eta HNK Rijeka izango dira aurkariak taldekako fasean. Hain zuzen, Italiara, Herbehereetara eta Kroaziara bidaiatuko dute. Hori bai, lehen bi postuetan amaitzeko lana gogor egin beharko du Imanol Alguacilen taldeak. 

Zalantzarik gabe, aurkaririk indartsuena eta gaiztoena Gennaro Gattusok zuzentzen duen Napoli izango du Realak. Aurreko sasoian Txapeldunen ligan aritu zen, eta final zortzirenetaraino egin zuen bidea; Bartzelonak kanporatu baitzuen. Italiako kopan, ordea, ez zuten hutsik egin; penaltieta Juventusi garaitu zion. Kalitate handiko jokalariak ditu talde italiarrak defentsako lerroan zein erasoan. Besteak beste, Dries Mertens, Lorenzo Insigne, Hirving Lozano, Matteo Politano, Kalidou Koulibaly...  

AZ Alkmaar taldea, berriz, gaztetasunez dago josia, eta Herbehereetako liga apalean, bigarren amaitu zuen iaz. Sasoiko errebelazioa izan zen talde da AZ Alkmaar, erasoko jokoari ateratzen dio zukurik gehien. Txapeldunen ligako multzoen fasean aritzeko aukerari ihes egin zion Dinamo Kieven aurka galdu ostean. HNK Rijeka dagokionez, azkenik, Kroaziako ligan hirugarren postuan geratu zen, eta herrialdeko kopako azken irabazlea izan da. 

Lehiaketako lehen jardunaldia hemendik hiru astera jokatuko da. UEFAk neurketen data zehatzik eta ordurik ez ditu eman oraindik. Finala maiatzaren 26an jokatuko da, Gdansk estadioan, Polonian. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.