Valladolid 1-2 Eibar

Balio handiko hiru puntu

90. minutuan sartu du garaipenaren gola Dimitrovicek penalti bat geratu du, eta azken 25 minutuak bat gutxiagorekin jokatu du

ainara arratibel gascon
2020ko urriaren 3a
16:02
Entzun

Eibarrek lasaitasunez heldu ahal izango dio bi asteko ligaren etenaldiari.  1-2 irabazi du Valladoliden, 90. minutuan atzetik etorrita Kevinek buruz sartutako gol bati esker. Meritu handiko hiru puntuak, Dimitrovicek penalti bat geratu baitu bigarren zati hasieran, eta lehiako azken 25 minutuetan jokalari bat gutxiagorekin jokatu baitute gipuzkoarrek. Epaileak txartel gorria erakutsi dio Diopi. Jokaldia eztabaidagarria izan da. Baloia babesten ari zela, senegaldarrak Kike Perez zapaldu du nahigabe. Txartel horia ateratzeko jokaldia zen, baina ez gorria. Eibarrek ondo eutsi dio. Lau punturekin sailkapenean, Elxen kontra emandako irudi kaskarra hobetuta eta bihar gauerdiraino egin ditzakeen fitxaketekin hazten eta hobetzen segitzeko aukera du orain.

Elxen aurkako norgehiagokatik Dimitrovicek, Kevinek, Inuik eta Mutok baino ez dute errepikatu hasieratik. Eñaut Mendia gazteak, gainera, hasieratik jokatu du estreinakoz. Valladolid oldarkorrago hasi da. Baina pixkanaka goiko presioan asmatzen joan da Eibar. 29. minutuan iritsi da gipuzkoarren lehen gola. Baloiak El Yamiqen eskuan jo du eta epaileak penaltia adierazi du. Esteban Burgosek ez du huts egin.

38. minutuan, ordea, etxekoek banakoa lortu dute. Nachok ezkerrean jaso du baloia, aurrera egin, eta atzera pasea eman dio paseaToni Villari. Hark iritsi bezala jo du baloia, eta gola egin: 1-1. Hala amaitu dira aurreneko 45 minutuak.
Bigarren zatia hasi eta berehala, 49. minutuan, Eñautek zangotrabatu egin du area barruan Toni Villa, eta epaileak ez du zalantza egin: penaltia adierazi  dy. Baina beste behin Dimitrivocik agertu da Mendilibarren taldea salbatzeko. Igarri egin dio nora jaurtiko zuen Guardiolari, eta penaltia geratu.

Sergiok Orellana eta Guardiola kendu zituen, Weissman eta Oscar Planoren ordez. Ez du asmatu, erasoan argitasun gutxiago izan du hortik aurrera Valladolidek. Eibar, berriz, ahal zuenean kontraerasoan ateratzen zen. 75. minutuan kanporatu du epailea Diop, Egoera horreta Eibarrentzat balio handikoa zen eskuan zuen puntua. Hamarrekin ondo eusten jakin du. Gainera, jokaldi batean, Valladolideko jokalari batek eskuarekin jo du baloia area kanpoan. Epailea penaltia adieraztear egon da. Baina azkenean falta izan da Kike Garciak jaurti du  eta Robertok gelditu ona egin du (81. min). Eibarrek serio eta nekaezin jarraitu du lanean, eta 90. minutuan jaso du hiru puntuen saria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.