Osasuna 2-0 Celta

Hiru puntuak Sadarren geratu dira

Roncagliaren eta Calleriren golek eman zioten garaipena Nafarroako taldeari.

Osasunako jokalariak, atzoko goletako bat ospatzen. JESUS DIGES / EFE
2020ko urriaren 5a
09:11
Entzun

Roncaglia eta Calleriren golek hiru puntu garrantzitsu eman dizkiote Osasunari. Nafarroako taldeak 2-0 menderatu zuen Celta, Sadarren.

Bi taldeek antzeko hasi zuten norgehiagoka, baina, pixkanaka, Osasuna jokoan nagusitzen hasi zen, eta gorriek izan zuten aurretik jartzeko aukerarik garbiena. Lehen zatiko 23. minutuan sartu zuen partidako lehena Roncagliak, baloia bikain gurutzatu eta Celtako atezaina ezer egiteko aukerarik gabe utzita. Hala, 1-0 amaitu zen lehen zatia, beste aukera nabarmenik gabe.

Bigarren zatia hastearekin, euria ere agertu zen. Hasi berri, Callerik izan zuen lehen aukera, baina burukada langaren gainetik joan zitzaion. Bigarrengoan, ordea, ez zuen huts egin, eta ate barrura errematatu zuen Roncagliak jarritako erdiraketa. Ordurako, 76. minutua zen, eta Celtak ez zuen erreakzionatzeko gaitasunik izan.

Osasuna: Sergio Herrera; Roncaglia, Unai Garcia (Adrian, 90. minutuan), David Garcia, Iñigo Perez; Ruben Garcia, Oier (Nacho Vidal,
83), Torro, Kike Barja (Jony, 64); Calleri, Enric Gallego (Moncayola, 64).
Celta: Villar; Mallo, Aidoo, Murillo, Olaza; Baeza (Mor, 60), Okay, Tapia (Mina, 73), Denis; Aspas, Nolito (Rodriguez, 81).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.