Alaves 1-0 Athletic

Athletic burua altxatu ezinda oraindik ere

Alavesen eta Athleticen arteko partida, atzo. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
2020ko urriaren 5a
09:53
Entzun

Rodrigo Elyk denboraldiko lehen garaipena eman dio Alavesi. Athletic, berriz, burua altxatu ezinik dabil oraindik ere, eta sailkapeneko azken-aurreko postura erori da. Zuri-gorriek lau partidatik bat irabazi dute, eta ez dute punturik eskuratu gainerakoetan.

Partidaren hasieran etxeko taldea izan zen nagusi, baita aukerak izaten lehena. Halere, ez zuten aise jokatzerik lortu, baloia hanketan eurek izan zuten arren. Athleticek baloi luzeak, espazioa eta abiadura bilatu zituen, baina emaitzarik lortu gabe haiek ere, Arabako taldeak ondo itxi baitzuen atzeko lerroa. Zuri-gorriek 38. minutuan izan zuten lehen aukera garbia. Raul Garciaren errematea zutoinetik gertu igaro zen, baina sarearen kanpoaldetik. 

Bigarren zatian, Alavesek izan zuen aurretik jartzekoa aukerarik garbiena. Lucas Perezekk baloia errekuperatu, eta ate aurrean utzi zuen, Edgar Mendezek erremata zezan. Erdilaria, ordea, ez zen baloira iritsi. Hortik aurrera, Alaves izan zen partidaren jabe. Hala, berriz ere, Lucas Perezen erdiraketa batek aldatu zuen markagailuko emaitza. Hark jaurtitako falta bat buruarekin desbideratu, eta bat eta hutsekoa jarri zuen Elyk. Ordurako, 74. minutua zen.

Azken txanpan, eta Ruben Duartek txartel gorria jaso eta gero, Athletic saiatu zen Pachecoren atera gerturatzen, baina zorterik gabe. Aukerarik garbiena Raul Garciak izan zuen, baina Alaveseko atezainarekin egin zuen topo.

 Alaves: Pacheco; Ximo, Lejeune, Laguardia; Duarte, Pere Pons, Battaglia, Tomas Pina (Manu García, 76. minutuan), Edgar (Javi Lopez, 90); Deyverson (Lucas Perez, 46) eta Joselu.
Athletic: Unai Simon; Capa, Unai Nuñez, Iñigo Martínez, Yuri (Balenziaga, 49); Dani Garcia, Unai Lopez (Berenguer, 79); Sancet (Muniain, 59), Williams (Villalibre, 79), Cordoba (Morcillo, 59); y Raul García.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.