Lurrikara

Beste lurrikara bat atzeman dute Iruñerrian

3,1 gradukoa izan da, eta Lizoain izan du epizentro.

Lizoain izan da lurrikararen epizentroa. IñIGO URIZ / FOKU
2020ko urriaren 9a
14:08
Entzun

Lurrikara berri bat detektatu dute Iruñerrian, 12:44 aldera. Espainiako Geografia Institutuaren arabera, Lizoain (Lizoainibar-Arriasgoiti, Nafarroa) izan du epizentro, eta Richter eskalako 3,1 gradukoa izan da.

Mugimendua Lizoainen soilik ez, Atarrabian, Aoizen, Uharten, Noainen, Zizur Nagusian eta Iruñean sentitu da, besteak beste. Hilabete hasiera honetan ugari izan dira eskualdean atzemandako lurrikarak. Urriaren 3an hogei inguru atzeman zituzten. Kasu hartan ere, gehienek Lizoain zuten epizentroa. Halere, indartsuenak pare bat egun lehenago detektatu zituzten: 4,6 graduko lurrikara bat eta eta 4,4ko beste bat.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.