Lan harremanak

Negoziazioak hasteko, langileen %15 kentzeko eskatu du Iberdrolak

Kaleratze gordinen ordez, erretiro aurreratuak eta borondatezko irteerak negoziatu nahi ditu. 2.000 langiletik gora ditu Euskal Herrian.

Iberdrolaren egoitza, izen bereko dorrean, Bilbon. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Iker Aranburu.
2020ko urriaren 9a
17:01
Entzun

Mahaian kolpe bortitz bat jota hasi du Iberdrolak datorren urteotarako lan hitzarmenaren negoziazioa. Argindar konpainiak iragarri du Hego Euskal Herriko eta Espainiako adarrean lantaldearen %15 kendu nahi duela. Ez lirateke kaleratze gordinak izango, baizik eta aldez aurretiko erretiroak eta borondatezko irteerak. Sindikatuek oso gogor salatu dituzte enpresaren asmo «onartezinak», eta gogorarazi dute irabazi mardulak dituela Iberdrolak: iaz 3.406 milioi euro irabazi zituen, eta koronabirusak ez dio askorik eragin, aurtengo lehen sei hilabeteetan gai izan baita mozkinak %12 handitzeko, 1.845 milioi eurora arte.

Iberdrolak 2.000 langiletik gora ditu Hego Euskal Herrian, horietako asko Bilboko Iberdrola dorreko egoitza nagusian.

Ikusteko dago, ordea, hori gertatuko ote den, negoziazioaren hasiera baizik ez da eta. Baina zuzendaritzaren mugimenduak eragin dezake sindikatuak defentsa lana egin behar izatea, ahalik eta lanpostu gehien defendatzeko. Ez zen, ordea, beren asmoa. Izan ere, langileen lan baldintzak hobetzeko proposamenak egin dituzte, enpresaren une goxoa baliatuz.

Horrela, soldatak %1,5 eta %3,7 artean handitzea eta irabazien araberako %1,5 eta %3,25 arteko sari gehigarria eskatu dute. Gainera, lanaldia %7 txikitzea nahi dute, pentsio planerako enpresaren ekarpena handitzea, opor egunak handitzea antzinatasuna duten langileei, lanaldia malgutzea...

«Ulertezina»

Iberdrolako euskal langileen artean, ELAk du ordezkari gehien, eta horregatik eskatu du Hego Euskal Herriko langileek beren aldetik negoziatu ahal izatea, eta ez Espainiako adarraren barruan (9.500 langile). Beste sindikatuek ez dute eskaera hori onartu.

ELAren iritziz, enpresaren proposamenak «ez du ez hankarik, ez bururik», enpresaren emaitzak «oso onak» direlako.

«Ulertezina izango litzateke lan baldintzek behera egitea konpainia gorantz doanean», azaldu du, berriz, UGTk, eta berretsi du enpresaren emaitzetan «parametro bakar batek ere» ez duela justifikatzen lantaldea murriztea eta lan baldintzak okertzea.

Ez da lehen aldia Iberdrolak  erretiro aurreratuen bidea hartu duela lan taldea txikitzeko. Aurrekoetan eskaini du langileak soldataren %80 jasotzea erretiroaren adinera iritsi artean, eta gizarte segurantzaren kotizazioak bere

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.