Kulturguneak

Instituzioei kultura babesteko neurri «eraginkorrak» eskatu dizkiete Durangon

Dozenaka herritarrek elkarretaratze bat egin dute Plateruena kafe antzokiaren aurrean, Euskal Herrian Euskaraz-ek deituta. Kulturgunea ixtea «kaltegarritzat» jo dute.

Elkarretaratzea Durangon. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
2020ko urriaren 10a
13:39
Entzun

Durangoko (Bizkaia) Plateruena kafe antzokiak arrastaka zeraman arazo ekonomikoak azken kolpe bat hartu du aurten, eta kooperatiba osatzen duten kideek erabaki dute elkartea desegin eta kulturgunea ixtea. Hori «kolpe bat» izango da euskal komunitatearentzat, Euskal Herrian Euskaraz elkartearen esanetan, «gune erreferentzial bat» galduko dutelako.

Itxieraren harira, kexu agertu dira erakunde publikoek ez dutelako behar adina babestu kulturgunea, eta kontzentrazio bat egin dute gaur goizean Plateruenaren kanpoan. Adierazi dute koronabirusaren krisiak areagotu egin duela lehenagotik zetorren «egiturazko eraldaketa sozial, kultural, teknologiko, ekonomiko eta politikoa», eta, horri aurre egiteko, «euskararen eta euskal kulturaren aldeko neurri eraginkorrak» hartzeko eskatu diete instituzioei.

Beñat Gaztelurrutia Plateruenako kideak BERRIAri esan zion proiektuak ez duela «merezi eta behar izan duen aitorpenik» jaso instituzioen aldetik. Harentzat, Plateruenan antolatu duten ekintza bakoitza «ahalduntze saio ikaragarria» izan da. «Gauzak egiteko modu ezberdin bat utzi du leku honetan», esan zuen.

[youtube]https://youtu.be/r93zAQWOaoU[/youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.