Txirrindularitza

Carrek irabazi du Ordizian

Delko Marseilleko txirrindulariak atzean utzi ditu berarekin zihoazen sei txirrindulariak Abaltzisketako igoeran, eta estreinako garaipena lortu du profesionaletan.

ainara arratibel gascon
2020ko urriaren 12a
16:24
Entzun

Simon Carrek (Delko Marseille) irabazi du Ordiziazko klasikoa. 22 urteko txirrindulari gazteak profesionaletako lehen garaipena poltsikoratu du. Bigarren izan da Klyle Murphy (Rally), 36 segundora, eta hirugarren, Jefferson Cepeda (Caja Rural), 50era. Hotza eta euria egin du egun osoan, eta, ihesaldi saiakerak etengabeak izan diren arren, azken-aurreko itzulira arte ez da lasterketa erabakitzen hasi.

Itzuli horretan, Caja Rural lasterketa mugitzen hasi da; Abaltzisketako igoeran izan da, hain zuzen ere. Cepedak erasoa jo du, baina Arkea adi egon da, eta ondo erantzun du Winner Anacona eta Kevin Ledanoisekin. Horren ostean, boskote bat osatu da aurrean, baina hori ere ez da ahalegin erabakigarria izan. Gero, sei txirrindularik aurrera egin dute: Cepeda eta Julen Amezketa Caja Ruralekoak, Arkeako Anacona eta Matias Louvelek, Unai Cuadradok (Euskaltel Euskadi) eta Murphyk eta Carrek berak.

Abaltzisketako azken igoeran, erasoa jo du Carrek, eta atzekoek ezin izan dute erantzun. Hala, beste hiru txirrindulari geratu dira: Murphy, Anacona eta Cepda. Saiatu dira Ordiziarako jaitsieran aldea murrizten. Baina ezinezkoa izan da, eta Carrek lortu du garaipena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.