Merkataritza

AEBek Boeingi emandako laguntzak legez kanpokotzat jo ditu MMEk

Europako Batasunak baimena du AEBei 4.000 milioi dolarreko muga zergak ezartzeko.

Boeing 787 Dreamliner bat, Tokion. KIMIMASA MAYAMA / EFE
Iker Aranburu.
2020ko urriaren 13a
16:54
Entzun

Bana egin dute EB Europako Batasunak eta AEB Ameriketako Estatu Batuek. Iazko urrian, MME Munduko Merkataritza Erakundeak arrazoia eman zion Washingtoni, eta ebatzi zuen EBk Airbusi emandako laguntza batzuk legez kontrakoak zirela.  Gaur, berriz, EBk kolpea itzuli ahal izan die AEBei, hango gobernuak Boeingi emandako laguntza batzuk ere MMEren arauen kontrakotzat jo baitituzte.

Horrenbestez, Bruselak 4.000 milioi dolarrerainoko muga zergak jarri ahal izango dizkie AEBetatik kontinente zaharrera doazen produktu batzuei.

Azken hilabeteetan, 7.500 milioi dolarren EBren inportazioak zergapetu dituzte AEBek, batasuneko hainbat gobernuk Airbusi emandako mailegu merkeak direla eta. Udan, ordea, merkataritza gerra ez handitzea erabaki zuen Donald Trumpen gobernuak.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.