Lau langile kutsatu dira Baionako presondegian

Espetxe Zaindarien Sindikatuak jakinarazi du lau langilek positibo eman dutela PCR proban. Hurbileko kontaktuak bakartu dituzte, horiek ere langileak.

Baionako presondegia. GUILLAUME FAUVEAU
Oihana Teyseyre Koskarat.
2020ko urriaren 13a
17:44
Entzun

Espetxe Zaindarien Sindikatuko bozeramailea da Olivier Bitte, eta Baionako presondegiko egoera salatu du: «Lau langile kutsatu dira; eta hainbat lankide bakartuak ditugu. Ulertezina da, aleatorioa da guztiz: denak izan gara kontaktuan, baina ez gaituzte denak bakartu». Langile zenbaitek PCR proba egin dute sintomak zituztelako, eta emaitzen zain dira.

Oraingoz, ez da presorik kutsatu, baina, Bitteren ustez «saihetsezina da». Kartzelara iristen diren presoek aste bateko itxialdia egin behar dute, baina ez du preso bakar batek ere PCR proba egin. Bakartua izateak eguneko aire hartzea egiteko arazoak sortzen ditu. Bitte: «Hamaika preso itxialdian dira oraingoz, eta bakarrik egin behar dute dena. Arazoa da airea hartzeko hiru ordutegi soilik badirela egunean zehar. Batzuk atera gabe egoten dira bi edo hiru egunez».

Presondegiko egoera sanitarioaren kudeaketarekin «haserre» agertu da Espetxe Zaindarien Sindikatuko kidea. «Baionako kartzelan gauden guztiok kontaktuan gara, etengabe. Gainera, kanpoko parte hartzaileak etortzen dira. Kudeaketa ez badute aldatzen, denak kutsatuko gara», deitoratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.