KPI-a

Inflazioak negatibo jarraitzen du Hego Euskal Herrian

Azken urtean %0,3 jaitsi dira prezioak, batez ere erregai eta energia merkeagoen ondorioz. 

Erregaien merkatzeak inflazio negatiboa bultzatzen ari da. MARTA PEREZ / FOKU
Iker Aranburu.
2020ko urriaren 14a
11:21
Entzun

Kontsumo prezioen indizea %0,2 igo zen irailean Hego Euskal Herrian, INEk gaur emandako datuen arabera. Batez ere oinetakoak eta jantziak garestitu dira: %6,4 Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta %5,6, berriz, Nafarroan. Halaber garestitu dira etxebizitzarekin lotutako gastuak, hala nola argindarra, ura eta gasa: %0,6 Nafarroan eta %1 beste hiru lurraldeetan.

Azken atal horrek, ordea, beherantz tira egin die prezioei azken urtean —Nafarroan, -%3,4, eta EAEn, -%0,9—, oro har argindarra merkeagoa izan delako aurten. Edonola ere, sektore anti-inflazionista nagusia erregaiak dira, koronabirusaren krisiak eta konfinamenduak petrolio kontsumoa asko jaitsi dutelako eta horrekin batera prezioak iazkoen behetik daudelako. Zehazki, -%4,7 EAEn, eta -%5,6 Nafarroan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.