Mendia

Ez dute Ehunmiliak lasterketarik egingo 2021ean

Antolatzaileek bertan behera utzi dituzte hiru probak, «gizartearekiko erantzukizunagatik»: Ehunmiliak ultratraila, Goierriko 2 Handiak eta Marimurumendi maratoia.

Ehunmiliak lasterketaren irteera, 2018an. IñAKI ERAUSKIN
2020ko urriaren 15a
17:08
Entzun

Ehunmiliak mendi lasterketan izena emateko epea ireki ohi zuten urte sasoi honetan, baina antolatzaileek erabaki dute datorren urtean probarik ez egitea, ardurarengatik. Adierazi dute mediku taldearen gomendioei jarraitu dietela egungo ziurgabetasun egoeran, eta, segurtasunik bermatu ezin dutenez, «arriskurik ez hartzea» erabaki dutela.

Hortaz, 2021. urtean ez dute egingo ohiko hiru probetako bat ere: Ehunmiliak ultratraila, Goierriko 2 Handiak eta Marimurumendi maratoia bertan behera utziko dituzte, hurrengo urtean berriz egiteko asmoz. «Garai hauetan, gure laguntza osoa eskaini behar dugu arazorik ez dagoen tokian arazorik ez sortzeko. Bolada batean, agian, mendiaz beste modu batean gozatzea tokatuko zaigu, Ehunmiliak bezalako lehiaketa batek ematen duen gogo, berotasun eta zirrararik gabe», adierazi dute ohar batean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.