Italiako Giroa

Lana biribildu dute

Ulissik irabazi du Giroko hamahirugarren etapa, esprintea. Joao Almeida liderra bigarren izan da, eta sei segundoko saria lortu du.

ainara arratibel gascon
2020ko urriaren 16a
20:44
Entzun

Sailkapen nagusiari begira aurtengo Giroaren norabidea markatzen has daitezkeeetapen zain, gaurkoa esprintean erabaki da. Oraingo honetan ez da Arnaud Demare (Groupama FDJ) gailendu, baizik eta Diego Ulissi (UAE). Bigarren garaipena lortu du aurtengo Giroan. Baina italiarrarentzat zortzigarrena da sorterriko lasterketa handienean. Hortik harago, bada nabarmentzeko beste gauza bat. Joao Almeida liderra izan da bigarren, eta sei segundoko saria lortu du. Hala, orain, 40 segundoren aldea du Wilcko Keldermanekiko (Sunweb), eta 49 Pello Bilekiko (Bahrain).

Peter Saganen (Bora) eta Demareren arteko buruz burukoa espero zen. %20 arteko pendiza zuten azken bi igoerek, Sagan egiten zuten faborito. Eguraldia tarteko, Cesenaticon txirrindulariek egin behar izan zuten ahalegina eta gero, etapa lasai hasi da. Aukera aproposa zen ausartenek ihesaldi bat osatzeko. Zazpi izan dira hori egitea lortu duten txirrindulariak: Geoffrey Bouchardek (AG2R), Simon Pellaud eta Simone Ravanellik (Androni), Rodrigo Contrerasek (Astana), Alessandro Tonellik (Bardiani), Harm Vanhouckek (Lotto Soudal) eta Lorenzo Rotak (Vini Zabu). Baina tropel nagusiak kontrolpean izan ditu uneoro.

Haatik, egindako ahalegina ordaintzen joan ziren. Erabakigarria izan da baita ere Deceuninckek egin duen lana. Pixkanaka iheslari guztiak harrapatzen joan dira. 26 kilometro falta zirenean, Calaone azken aldiz igotzen hasi aurretik, 20  txirrindularik talde bat osatu djute. Han ziren faborito guztiak, baita ere Deceuninckeko lau txirrindulari: Almeida bera, James Knox, Fusto Masnada eta Mikkel Honore.

Sagan eta Demare jada atzean geratuta zeuden, eta liderraren taldeak ez zuen geratu nahi, hala Almeida gainsarien borrokan sartu ahal izateko. Hamazazpi kilometro falta zirenean harrapatu du azken iheslaria: Tonelli.Baina Sagan ez zegoen amore emateko prest. Jonathan  Castroviejoren (Ineos) taldean zetorren. Bizkaitarrari taldetik tiraka ikusi zaio. Saganek aurrera egiteko ahalegin egin du, baina hutsala izan da oraingo honetan saiakera.

Demare eta Sagan gabe, hortzak ondo zorroztu dituzte aurrean zihoazen txirrindulari bizkorrenek. Horien artean Ulissi zen aukera gehien zituena. Hark ere ez du barkatzen, eta badaki bere aukera baliatzen esprintetan.Oraingoan ere hala izan da. Baina Almeidak ez dizkio  gauzak erraz jarri. Izan ere, beldurrik gabe sartu da esprintean. Jakitun da hurrengo egunetan elastiko arrosa galtzeko aukera asko dituela, eta arriskatu egin du. Baina azkenean Ulissik lortu zuen garaipena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.