Koronabirusa

Alerta egoera «maila handikoa» eta «muturrekoa» da Euskal Herrian, Madrilen arabera

Espainiako Gobernuak autonomia erkidegoetan neurriak bateratzeko ezarri nahi dituen irizpideei buruzko zirriborroa zabaldu da; Urkulluk gaur du bilera egoera aztertzeko, eta neurriak espero dira

arantxa iraola
2020ko urriaren 16a
21:47
Entzun

Espainiako Gobernuak adierazi du asmoa autonomia erkidego guztietan izurriari aurre egiteko neurriak bateratzekoa, eta horretarako ezarri nahi dituen irizpideei buruzko zirriborroa zabaldu da. Hainbat hedabidek eman dute horren berri. Han jartzen duenaren arabera, egungo datuak aintzat hartuta, Nafarroa alerta «muturrekoan» legoke, arrisku maila handienean; Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa koska bat beherago daude: alerta egoera «maila handikoa» dute.

Neurrien artean ostalaritzaren jarduna murrizteko proposamenak eta jendearen pilaketa mugatzekoak daude. Madrilek esan du hainbat irizpideri erreparatuko diola erabakiak hartzeko, baina testuinguruan hartu beharko direla kontuan beti. Asteazkenean da Madril testua autonomia erkidegoetako buruzagiekin aztertzekoa.

Eusko Jaurlaritzak ere adierazi du ezinegona COVID-19 positiboek aste honetan izan duten igoera nabarmenarengatik. Bilera egingo du bihar Iñigo Urkullu lehendakariak larrialdiei aurre egiteko  planaren aholku batzordearekin. Hainbat jardun mugatzeko neurri murriztaileak espero dira hor ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.