Datuak

PCR gehiago, positibo gutxiago

Positibo tasa %7,5ekoa izan da Hego Euskal Herrian. Orotara, 1.233 kasu atzeman dituzte, 15.458 proba eginda.

jarraia188503.jpg
2020ko urriaren 18a
13:34
Entzun

Behera egin du atzemandako COVID-19 kasuen kopuruak Hego Euskal Herrian. Asteburuero gertatu ohi da hori, baina, oraingoan, PCR proben gorakada batekin iritsi da. Denera, 15.458 PCR eta antigeno proba egin dituzte azken orduetan, eta horietatik 1.154k eman dute positibo. Beraz, bezperan baino 1.233 gehiago eginda, 234 kasu gutxiago baieztatu dituzte. Hala, kasu kopurua ez ezik, positibo tasa ere txikitu da: %7,5ekoa izan da, atzo baino 2,2 txikiagoa.

Lurraldez lurralde, Nafarroan 411 kasu atzeman dituzte, aurreko bi egunetan 500eko langatik gora ibili ostean. Lurralde hartan, ordea, positibo tasak %10etik gora jarraitzen du: %12,3 atzo eginiko probetan, bezperan %16,3koa zen tasa. Gipuzkoan, 336 positibo baieztatu dituzte, bezperan baino 94 gutxiago; Bizkaian, 305 (-16); eta Araban, 99 (+15). Horiez gain, Araba, Bizkai eta Gipuzkoatik kanpo atzemandako beste hiru kasuren berri ere eman du Eusko Jaurlaritzak. Gauzak hala, hiru lurralde horietako positibo tasa %6,1ekoa izan da, 1,6 puntu txikiagoa.

Ospitaleetako datuak ere eman ditu Eusko Jaurlaritzak. Azken 24 orduetan, 36 lagun ospitaleratu dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Horrez gain, gora egin du zainketa intentsiboetako unitateetan dauden gaixoen kopuruak. Uneotan, 56 lagun daude.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.