Katalunia

Parlamentuko aurreko legealdiko mahaia inhabilitatu du Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak

Zigortuek ezin izango dute hautetsiak izan urtebete eta zortzi hilabeteko epean, eta 30.000 euroko isuna ordaindu beharko dute.

Katauniako Parlamentuko aurreko legealdiko mahaiko kideak, joan den uztailaren 21ean, beraien kontrako epaiketa hasi zen egunean. QUIQUE GARCIA, EFE
Gorka Berasategi Otamendi.
2020ko urriaren 19a
13:59
Entzun

Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak zigortu egin ditu aurreko legealdian Kataluniako Parlamentuko Mahaiko kide izandakoak, Espainiako Auzitegi Konstituzionalari desobeditzeagatik. Lluis Corominas, Anna Simo, Ramona Barrufet eta Lluis Guino dira kondenatuak. Auzitegiak, berriz, absolbitu egin du auzipetuta zegoen Mireia Boya CUPeko diputatu ohia, epaimahaiaren esanetan, Konstituzionalak ez zuelako bere izenez ohartarazi eta ez zuelako desobedientzia delitua leporatzeko moduko parte hartzea izan epaitu dituen gertaeretan.

Auzi horretatik kanpo zegoen Carme Forcadell aurreko legealdian Kataluniako Parlamentuko presidente izan zena, haren kontrako epaiketa Auzitegi Gorenean egin zelako, Kataluniako prozesu subiranistarengatik espetxeratutako gainerako buruzagi independentistenekin batera.

Sententziak jasotzen duenez, Corominasek, Simok, Barrufetek eta Guinok behin eta berriz desobeditu zioten Auzitegi Konstituzionalari, deskonexiorako legeen eta prozesu independentistari bultzada eman zioten beste lege batzuen eztabaida baimendu zutenean. 2017ko udazkenean. Epaimahaiaren iritziz, mahaiko kideak Konstituzionalari men egitera derrigortuta zeuden, eta lege horien eztabaida eragoztera.

Josep Nuet mahai bereko kidearen egoera da argitzeko falta den bakarra. Haren kontrako auzia Espainiako Auzitegi Gorenean erabakiko da, Espainiako Kongresuan diputatu denez, foruduna delako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.