Zahar etxeak

Pentsiodunek eta egoiliarren senideek «kudeaketa txarra» egotzi diete erakundeei

Urriaren 31ko manifestazioetara joateko deia egin dute.

Pentsiodunen mobilizazio bat, joan den abuztuan. LUIS JAUREGIALZTO / FOKU
gotzon hermosilla
2020ko urriaren 20a
13:34
Entzun

Pentsiodunen mugimenduko kideek eta zahar etxeetako egoiliarren senideen elkarteak, Babestuk, elkarretaratzea egin dute Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregiaren aurrean, eta aukera baliatu dute urriaren 31n Hegoaldeko lau hiriburuetan antolatuko diren manifestazioetara joateko deia egiteko. Eusko Jaurlaritzaren eta Foru Aldundien jokabidea kritikatu dute: «kudeaketa txarra» eta «aurreikuspen falta» egotzi diete.

Esan dutenez, ez da onargarria pandemiaren bigarren olatu honetan kutsatuak eta hildakoak hainbeste izatea, eta nabarmendu dute izurriak eragin handia duela adinekoengan –zahar etxeetan, eguneko zentroetan zein bestelako zerbitzuetan–. «Protokoloak ez dira aski, edo ez dira betetzen ari», salatu dute.

Erakundeen «autokritika falta» ere gaitzetsi dute: «Ez da onargarria 700 hildako egon ostean oraindik tematzea dena ondo egin dutela esaten».

Babestuko kideek eskatu dute zahar etxeetako egoiliarren senitartekoek aukera izan dezatela bisiten kudeaketan eta neurri eta protokoloen ebaluazioan parte hartzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.