Gasteizen emakume bati eraso zion gizonezkoa atxilotu dute

Burlatako (Nafarroa) poligono batean izan da atxiloketa.

Indarkeria matxista salatzeko elkarretaratze bat, irailean, Gasteizen. RAUL BOGAJO / FOKU
Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria.
2020ko urriaren 20a
15:09
Entzun

Gizonezko batek emakume bati eraso zion joan den larunbatean, Gasteizko Salburua auzoan. Erasotzaileak, ordea, ihes egin zuen, eta hura bilatzeari ekin zioten. Azkenean, gaur atxilotu dute, Burlatan (Nafarroa), Mugazuriko poligonoan. Gainera, gizonezkoak 22 urteko kartzela zigorra zuen bere emaztea zena hiltzeagatik, eta, orain, hirugarren graduan zegoen.

Emakumea bere alabarekin zegoela, gizonezkoak labana bat sartu zion, erasotzailea eta biktima bizi ziren etxebizitzaren atarian. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi zuenez, 40 urteko biktima eta adingabea Txagorritxuko ospitalera eraman zituzten. Azken horrek, ordea, ez zuen zauri fisiko larririk.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.