Enpresak

Iberdrolak AEBetako PNM Resources konpainia erosi du

Enpresak Mexiko Berrian eta Texasen du jarduera, eta haren truke 3.663 milioi euro ordainduko ditu. AEBetako energiaren sektoreko konpainiarik handienetako bat sortuko da hala.

Ignacio Sanchez Galan, Iberdrolako presidentea, artxiboko argazki batean. LUIS TEJIDO/EFE
aitor biain
2020ko urriaren 21a
10:55
Entzun

Iberdrolak akordioa lortu du Ameriketako Estatu Batuetako PNM Resources elektrizitate konpainia erosteko. Salmenta AEBetako filialaren, Avangrid enpresaren bitartez gauzatu da, eta, haren truke, 3.663 milioi euro ordainduko ditu. Mexiko Berria eta Texas estatuetan du jarduera konpainiak.

Iberdrolak jakitera eman duenez, adiskidetasunez egindako salerosketa izan da, eta fusio bitartez gauzatuko da. Hala, PNM Resources Avangriden integratzeari esker, AEBetako konpainiarik handienetako bat sortuko da energiaren sektoreari dagokionez –sei estatutan hamar konpainia izango baititu taldeak– eta hirugarren operadorea bilakatuko da berriztagarrietan. PNM Resources konpainiaren balioa 7.019 milioi eurokoa da egun, zorra barne.

Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidenteak adierazi duenez, operazioa konpainiak azken 20 urtetan izan duen estrategiaren ondorio da: «Adiskidetasunezko operazioa, negozio arautuetan eta energia berriztagarrietan zentratua, kreditu-kalifikazio ona eta egonkortasun juridiko eta arautzailea duten eta etorkizunean hazteko aukerak eskaintzen dituzten herrialdeetan egindakoa».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.