Nigeria

Gutxienez 49 lagun hil dituzte Nigeriako protestetan

Polizia indarkeriaren aurkako protestak izan dira bi astez. Lagos herrialdeko estaturik jendetsueneko gobernadoreak etxeratze agindua ezarri du.

Polizia indarkeriaren aurkako protestak Nigerian. AKINTUNDE AKINLEYE/EFE
Maria Ortega Zubiate
2020ko urriaren 21a
13:55
Entzun

Egoera nahasia da Nigerian; bi aste baino gehiagoz luzatu dira polizia indarkeriaren aurkako protestak. Asteartekoa izan da bortitzena, 42 manifestari eta sei polizia agente hil dira gutxienez, eta ehunka lagun zauritu. Protesta gehien izan diren estatuan, Lagosen, etxeratze agindua dekretatu zuten asteartean, protestetan izandako “anarkia” geldiarazteko. Han izan dira, etxeratze agindua martxan zela, hildako eta zauritu gehien, 29 lagun.

End SARS leloa duten pankartak ikus daitezke nonahi Nigeria osoa hartu duten protestetan. Urriaren 8tik, Lapurreten Aurkako Brigada Bereziaren (SARS) aurkako manifestazioak nagusitu dira herrialdean, polizia brigada horrek “gehiegizko indar erakustaldiak” egin dituela salatuz. Amnesty Internationalek ere 2017an eta 2020an “torturak eta tratu txarrak” salatu zituen. Gobernuak brigada desegitea erabaki badu ere, manifestariek adierazi dute ez dela “nahikoa”, eta Polizia erreforma abiaraztea eta brigadaren arduradunak epaitzea eskatu dute.

Lagoseko estatua izan da hildako gehien izan dituena, baina Mushingoan ere hamazazpik galdu dute bizia. Beningo hirian ere polizia etxearen aurkako eraso bat izan dela salatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.