Nafarroa ixteak ez dio eraginen Ipar Euskal Herriarekiko mugari

Ezinen da igaro Nafarroatik Gipuzkoara eta Arabara, baina bai Nafarroatik Lapurdira, Behe Nafarroara eta Zuberoara. Ana Ollo Nafarroako Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak erran du Nafarroak ez duela eskumenik Ipar Euskal Herriarekiko muga ixteko.

Militarren kontrol bat, joan den apirilean, Lizarietan, Lapurdi eta Nafarroaren arteko mugan. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
2020ko urriaren 21a
14:55
Entzun

Gauerditik aitzinera itxi eginen dute Nafarroa, baina, Ana Ollo Nafarroako Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak jakinarazi duenez, horrek ez dio eraginen Nafarroak Lapurdirekin, Behe Nafarroarekin eta Zuberoarekin dituen mugei. Izan ere, kontseilariak erran du Nafarroako Gobernuak ez duela eskumenik muga horiek ixteko.

«Bertze kontu bat litzateke Espainiako Gobernuak, atzo zehazten zuen gisan, alarma egoera dekretatzen badu eta etxeratze agindua ezartzen badu», azaldu du Ollok: «Horrek eragin liezaioke». Ollok jakinarazi du Nafarroa ixteko foru arauaren azken xehetasunak zehazten ari direla oraindik, baina Nafarroako Gobernuak dituen eskumenen barnekoak izanen dira neurriak, haren hitzetan: «Nazioarteko mugak ez dira Nafarroaren eskumena».

Nafarroak Gipuzkoarekin eta Arabarekin dituen mugak itxi eginen dira gaur gauerdian, beraz, baina ez Lapurdirekin, Behe Nafarroarekin eta Zuberoarekin dituenak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.