Eliza Katolikoa

Frantzisko aita santuak homosexualen arteko bikote zibilak babestu ditu

«Homosexualek familia batean egoteko eskubidea dute. Bikote zibila osatzeko lege bat egon behar du», adierazi du.

Frantzisko aita santua. REMO CASILLI/ EFE
2020ko urriaren 21a
18:16
Entzun

Sexu bereko pertsonek bikote zibila osatzeko eskubidea dutela defendatu du Frantzisko aita santuak. Lehen aldia da aita santuak homosexualen arteko ezkontzak publikoki defendatzen dituena. Gaur estreinatu da Erromako Zine Jaialdian Evgeny Afineevsky zine zuzendariak egindako Francesco dokumentala, eta bertan jasota daude aita santuaren adierazpenak. Homosexualen inguruan esandakoak izan du oihartzuna bereziki. Honako hau esan du Frantzisko aita santuak: «Homosexualek familia batean egoteko eskubidea dute. Bikote zibila osatzeko lege bat egon behar du, modu horretan lege babesa izango dutelako. Inor ez litzateke zorigaiztokoa izan behar arrazoi horregatik».

«Ezkontza» hitza, hala ere, ez du espresuki aipatu Frantzisko aita santuak. Haren hitzetan, beharrezkoa da «elkarbizitza zibilerako lege» bat egitea, bikote bat osatu nahi duten homosexualek eskubidea dutelako legez babestuak egoteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.