Iriartek Urkulluri eskatu dio gaurko LABIren bileran neurri zorrotzak hartzeko, pandemia geratzeko

Neurri murriztaileekin batera, gehien kalteturiko sektoreak laguntzeko neurriak ere eskatu ditu. Bide horretan EH Bilduren babesa izango duela esan dio Maddalen Iriarte bozeramaileak.

Maddalen Iriarte eta Iñigo Urkullu gaur, Eusko Legebiltzarrean. BERRIA
2020ko urriaren 22a
10:52
Entzun

Gaur 18:00etan biltzekoa da Labi Larrialdiei Aurre Egiteko Bidea batzorde berezia, pandemiaren bilakaera ikusita neurri berriak aztertzeko. Maddalen Iriarte EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariari eskatu dio neurri zorrotzak hartzeko pandemia geratzeko.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan pandemia izaten ari den bilakaera ikusita, neurri murriztaileak hartzeko eskatu dio. Halaber, gehien kaltetuak izango diren sektoreak babesteko laguntza neurriak hartzeko ere eskatu dio, «murrizketen ondorio sozialak eta ekonomikoak arintzeko». Bide horretan EH Bilduren babesa izango duela ziurtatu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.