Beasainen PCRak egitera deitu dituzte 13 eta 40 urte bitartekoak

Kalea garbitzeko lanak Beasaingo herriko plazan, maiatzean. JUAN CARLOS RUIZ, FOKU
2020ko urriaren 22a
12:40
Entzun

Osakidetzak eta Osasun Sailak herritarren lankidetza eskatu dute, eta PCRak egitera deitu dituzte 13tik 40 urtera artekoak, Beasainen. Pergola pilotalekuan atonduko dute azpiegitura. Datorren astelehen, astearte eta asteazkenean egingo dira, urriaren 26tik 28ra, 13:00etatik 20:00etara.

Horretarako, aldez aurretik eskatu behar da hitzordua, honako telefono hauetan: 943 02 77 00 (Beasaingo osasun etxea) edo 900 20 30 50 (osasun aholkuan).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.