Libiako Gobernuak eta parlamentuak su-eten iraunkorra adostu dute Genevan

Sei urtean iraun du bi indarren arteko gerra zibilak. Stephanie Williams negoziazioen bitartekariak adierazi du akordio horrek «etorkizun baketsuagoa» eskainiko diela Libiako seme-alabei.

Tobrukeko Parlamentuko Amhimmid Mohammed Alamami Genevako negoziazioetan. FABRICE COFFRINI/EFE
Maria Ortega Zubiate
2020ko urriaren 23a
13:05
Entzun

«Libiako historian arrastoa utziko duen» akordioa sinatu dute Libiako Ekintza Nazionaleko Gobernuak eta Tobrukeko Parlamentuak. Sei urtean herrialdean gerra zibila izan ostean, su-eten iraunkorra sinatu dute Genevan, bost eguneko negoziazioen ondoren. Nazio Batuen Erakundearen Libiari Laguntzeko Misioak bideratu ditu elkarrizketak, eta Stephanie Williams misioko buruak adierazi du bakea ekarriko duela Libiara: «Espero dut akordio honek Libiako herriaren sufrimendua amaitzea eta desplazatuak eta errefuxiatuak beren etxeetara bueltatzea ahalbidetzea, bakean eta salbu».

Akordioa sinatu duten bi alderdiak «pozik» agertu dira hartutako erabakiarekin. Libiako Ekintza Nazionaleko Gobernuko ordezkari Ali Abushahma koronelak deia egin die armadako kideei, «akordioa bete dadin ziurtatzeko, eta armada berriz egituratzeko, Libiako segurtasunaren aurka egiten dutenei aurre egin diezaien». Tobrukeko Parlamentuko Amhimmid Mohammed Alamamik, berriz, adierazi du «gogobeteta» dagoela lortutako erabakiarekin.

Sei urteko gatazkan, parez pare izan dira bai Akordio Nazionaleko Gobernua, zeinak NBEren onespena duen, eta bai Toburkeko Parlamentua, zeinak kontrolatzen duen lurraldearen zati handi bat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.