Osakidetza

Rosa Perez Esquerdo izendatu dute Osakidetzako zuzendari

Lehen arretako medikua izana da Bilbon, eta gerontologiari eta osasun kudeaketari buruzko ikasketak ere baditu.

Rosa Perez Esquerdo, Osakidetzako zuzendari berria. BERRIA
2020ko urriaren 23a
13:52
Entzun

Zuzendari nagusi berria du Osakidetzak: Rosa Perez Esquerdok gidatuko du osasun erakunde hori aurrerantzean, Osakidetzako administrazio kontseiluak gaur erabaki duenez. Barakaldon (Bizkaia) jaio zen Perez, 1969an; Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna da EHUn, Familia eta Komunitate Medikuntzako espezialitatea du, eta gerontologia klinikoari buruzko master bat eta osasun kudeaketari buruzko beste bat dauzka. 

Bartzelonako eta Bilboko zenbait osasun etxetan egin du lan ibilbidea, baita irakaskuntzan ere, eta kudeaketan ere jardundakoa da, lehen arretan batik bat. COVID-19aren pandemia kudeatzea egokituko zaio, eta badu eskarmentua arlo horretan: Basurtuko (Bilbo) eskualde unitateko zuzendariorde medikoa izan da azken urtean.

Jose Luis Diego Casals ordezkatuko du Perezek. 2018ko azaroan izendatu zuten hura, Osakidetzako oposizioetako irregulartasunek eragindako harrabotsaren erdian, Maria Jesus Mujikak dimititu eta gero. Mujikarekin egin zuen bezala, Diegoren lana ere eskertu du administrazio kontseiluak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.