Bertsolaritza

Maddi Sarasua gailendu da Sohütako saioan

Xilabaren bigarren final-herena jokatu dute arratsean. Egoitz Zelaia sailkatu da bigarren.

Ainize Madariaga
2020ko urriaren 24a
19:54
Entzun

Zuberoako, Lapurdiko eta Nafarroa Behereko Xilaba bertsolari txapelketako final-herenetako bigarren saioa jokatu dute Sohütan (Zuberoa), eta Maddi Sarasua Laskarai atera da garaile. Egoitz Zelaia sailkatu da haren atzetik, eta Elixabet Etxandi ondotik. Laugarren, berriz, Maindi Murua Berra; bosgarren, Mizel Mateo; eta seigarren, Iker Altuna. Gela mukuru bete da. Kartzelako gaia oroitzapenei begira jarri da, familia argazki bat komentatzeko eskatu baitzaie. Umoreak ez du hutsik egin, nahiz eta COVID-19a aski presente egon den saioan zehar.

Hilaren 31n izanen da hurrengo saioa, Izturitzen (Nafarroa Beherea).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.