Telebista

Itziar Ituñok 'Mask Singer' saioaren ikusleak harritu ditu Lady Gagaren bertsio batekin

TF1 kateko saioan hartu du parte, Lady Gagaren Million Reasons kantua abestuz, kristalez beteriko jantzi batekin. Txalo artean hartu dute.

2020ko urriaren 26a
08:35
Entzun

La casa de papel telesailak nazioarteko arrakasta izan du, eta hala zabaldu da Itziar Ituño aktorearen ospea ere hamaika herrialdetara. Netflixek emandako datuen arabera, mundu osoan 65 milioi gailutan ikusi dituzte gutxienez telesailaren azken denboraldiko bi minutu. Ituño protagonista nagusietako bat da, eta batetik bestera ibili da azken boladan. Duela egun batzuk, Frantziako TF1 telebista kateko Mask Singer saioan hartu zuen parte.

Saio horretan, jende ezagunak abesten du goitik behera mozorrotuta. Boto gutxi jasoz gero, nor den erakusten dute. Bestela, epaimahai bat saiatzen da nor den asmatzen, saioz saio ematen dieten informazioarekin. Ituño, baina, gonbidatu egin dute. Denboraldiko bigarren saioko nazioarteko izar gonbidatua izan da. Lady Gagaren Million Reasos kantua abestu du.

Izan ere, aktorea izateaz gain, abeslaria ere bada bera. Ingot rock taldeko kidea da, eta Dangiliske dantza taldean ere aritzen da plaza dantzak jotzen, perkusio txikiarekin. Berriki, Gure Eskuren Hamaika Gara egitasmoaren abestian hartu du parte, Dupla taldearekin batera.

[youtube]https://youtu.be/wc--NlL6nN4[/youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.