Oxforden garatzen ari diren txertoak adinekoei immunitatea sortzen diela esan dute

Hainbat adituk ondorioztatu dute T zelulak sorrarazten dituela; uste dute txertoaren «etorkizun oparoaren» seinale izan daitekeela hori

arantxa iraola
2020ko urriaren 26a
12:53
Entzun

COVID-19aren kontrako txertoa lortzeko ikerketen gaineko albisteek ez dute etenik. Aditu askoren arabera aurreratuen dagoen egitasmoetako batetik heldu da Azken lerroburua: Oxfordeko Unibertsitatea Astrazeneca botika enpresarekin batera garatzen ari den txertoak adineko pertsonei eritasunaren kontrako immunitatea sorrarazten diela jakinarazi dute. Adineko pertsonak bereziki kalteberak dira eritasun honen aurrean, eta, ondorioz, oihartzun handia izan du berriak.

Financial Times hedabidearen bidez zabaldu da albistea. Hainbat adituri galdera egin die ikerketa horren gaineko azken berritasunen arabera, eta, horien iritziz, txertoak «etorkizun oparoa» izan dezakeela adierazteko motiboak badira; izan ere, ikusi dute 55 urtetik gorako pertsonei «immunitate on bat» garatzen laguntzen diela. T zelulak ikusi dituzte, alegia, kutsatutako zelulak atzemateko eta hiltzeko xedea duten antigorputzak.

Txertoa lortzeko ikerketa hori hirugarren fasean dago; alegia, txertoa onartzeko prozesuaren azken epean. Milaka pertsonari jartzen zaie txertoa azken fase horretan, eta, era horretan, egiaztatu egin behar izaten da segurua eta eraginkorra dela. Soilik fase hori gainditu eta gero ematen da aukera txertoa jartzen hasteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.