1.441 positibo zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian

500 kasu atzeman dituzte igandean Nafarroan, bezperan baino ia 200 gutxiago.

Osasun langileak PCR probak egiten Ordizian. GORKA RUBIO/FOKU
Maria Ortega Zubiate
2020ko urriaren 26a
14:33
Entzun

Positibo tasak altua izaten jarraitzen du Hego Euskal Herrian. Igandean 1.441 kasu zenbatu dituzte; 500 Nafarroan 477 Bizkaian,381 Gipuzkoan eta 67 Araban; 15 EAEtik kanpora bizi direnen artean zenbatu dira. Zenbakiek behera egin dute, batez ere Nafarroan; ia 200 kasu gutxiago zenbatu dira. Maila txikiagoan, baina Araban eta Gipuzkoan ere gutxitu da positibo kopurua; larunbatean 99 izan ziren lehenengoan, igandean baino 30 gehiago, eta 458 bigarrenean, biharamunean baino 70 gehiago. Bizkaia izan da positiboak gehitu dituen herrialde bakarra; larunbatean (449) baino ia hogei kutsatu gehiago zenbatu ditu igandean.

Positibo tasak behera egin du nabarmen, Nafarroan; bezperako %20,9tik igandeko %15,8ra. Datuek behera egin badute ere, hamalau eguneko intzidentzia tasak gora egin du Gipuzkoan (739,41), Bizkaian (433,04) eta Araban (439,12).

Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, 3.167 proba egin ziren herrialdean; 10.580 izan ziren Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Guztira 407 lagun daude ospitaleratuta, horietatik 126 ZIUetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.