Aurrekontu publikoak

Langile publikoen soldata %0,9 igoko dute 2021ean

Pentsioak ere hein horretan igotzeko asmoa du Espainiako Gobernuak, hori baita espero duen inflazioa.

Osakidetzako langileen protesta, Donosia ospitaleko sarreran. JON URBE / FOKU
Iker Aranburu.
2020ko urriaren 26a
18:25
Entzun

Erosteko ahalmenari eusteko sari igoera izango dute datorren urtean langile publikoek Hego Euskal Herrian. Espainiako Gobernuak kalkulatu du prezioak %0,9 handituko direla datorren urtean, eta kopuru horretako igoera iragarri du soldata publikoetan. Azken urteetan bederen, Madrilen ildoari jarraitu diote Hego Euskal Herriko erakundeek, agindu gisa etorri baita.

Duela ia bi aste, pentsioak ere %0,9 handituko zituela aurreratu zuen Espainiako Gobernuak.

2010etik 2012ra, erosteko ahalmenaren galera handia izan zuten langile publikoek, prezioak %8 handitu arren, sariak txikitu egin baitzitzaizkien —2010ean, batez beste, %5 jaitsi zizkieten soldatak, eta, 2012an, aparteko soldata bat galdu zuten, geroago askok berreskuratu zuten arren—.

2013-2017ko epean, inflazioa oso apala edo negatiboa izan zen garai batean, erosteko ahalmenean ez zen aldaketa handirik izan, bainak azken hiru urteetank 2010ean galdutakoaren zati bat berreskuratu ahal izan dute. Aurten, esaterako, %2 handitu dizkiete soldatak, baina prezioak, handitu beharrean, txikitzen ari dira (-%0,3 irailera arte).

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.