Kubatar-estatubatuarren botoa aldatuz doa

Gazteen artean zabalduz doa demokraten aldeko jarrera, nahiz eta askok ahots altuan onartu nahi ez izan.

arantxa elizegi egilegor
2020ko urriaren 27a
15:47
Entzun

Habana Txikian, Little Havana deritzon Miamiko auzoan, hispanoak dira herritarren %85, eta horietatik gehien-gehienak, kubatar-estatubatuarrak. Urte askoan, errepublikanoek izan dute gehiengoa han, batez ere kubatar erbesteratuei esker. Izan ere, uhartetik ihesi joandako lehen migratzaile oldea nabarmen errepublikanoa izan da urte luzez. Baina urte asko joan dira ordutik, eta, belaunaldi berriak agertu ahala, egoera ere aldatuz joan da.

2018an agertu ziren aldaketaren lehen zantzuak. Lehen aldiz, kubatar-estatubatuarra ez zen demokrata bat aukeratu zuten Habana Txikiko ordezkari gisa. Haren garaipenak kezka zabaldu zuen errepublikanoen artean.

Oraingo hauteskundeetan are gehiago nabarituko da mugimendu demokrata indartuz doala. Daniela Ferrerak sortutako Kubatarrak Bidenen Alde mugimendua da horren froga. 22 urteko gazteak hainbat ekitaldi antolatu ditu hispanoak gehiengoa diren herri eta auzoetan, Habana Txikia tartean. Uhartetik ihesi joandako kubatarren bilobak dira, eta askok oraindik aitona-amonen gorrotoa heredatu duten arren, beste batzuk hasiak dira iragana alde batera uzten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.