Hiru pertsona atxilotu ditu Poliziak Gipuzkoan, jihadismoaren aurkako operazio batean

Espainiako Auzitegi Nazionalak agindutako operazioak zabalik jarraitzen du.

Jihadismoarekin loturik, iazko uztailean Polizia operazio bat egin zuten Gipukoan. TOLOSALDEKO HITZA
2020ko urriaren 28a
17:22
Entzun

Espainiako Poliziak hiru pertsona atxilotu ditu Gipuzkoan goizaldean, jihadismoaren aurkako operazio batean. Efe berri agentziak Poliziaren iturriak aipatuz kaleratutako albiste baten arabera, Espainiako Auzitegi Nazionaleko magistratu Ismael Morenok agindu ditu atxiloketak. Operazioa zabalik dago oraindik.

Jatorri marokoarra dute hiru atxilotuek, eta bi etxebizitzatan egin ditu atxiloketak Poliziak: bat Pasaian dago, eta bestea, Donostian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.