Hezkuntza

Errepikapena «salbuespena» izatea hitzartu dute PSOEk, Unidas Podemosek eta EH Bilduk

Espainiako Hezkuntza legearen erreformari erdibideko zuzenketa bat aurkeztu diote hiru taldeek. Hiru ikasgaitan ebaluazio negatiboa izanda ere ikasturtea igaro ahal izango dela jaso dute.

Isabel Zelaa Espainiako Hezkuntza ministroa, artxiboko irudi batean. JUAN CARLOS HIDALGO/ EFE
2020ko urriaren 28a
19:29
Entzun

LOMCE legearen erreformari zenbait taldek aurkeztutako zuzenketak ari dira eztabaidatzen egunotan Espainiako Kongresuan, eta PSOEk, Unidas Podemos eta EH Bilduk gaur adostu dute jarraibide gisa ezartzea errepikapena «salbuespena» izatea, eta ikasturtea igaro ahal izatea hiru ikasgaitan ebaluazio negatiboa edukita ere. Hiru alderdiek erdibideko zuzenketa batean jaso dute akordio hori. Hitzartutako zuzenketan jasota dago ikasleek ikasturtea gainditu ahal izango dutela «ikasgaien helburuak» lortzen dituztenean, nahiz eta bi ikasgaitan baino gehiagotan ebaluazio negatiboa izan. Halaber, irakasleek ebaluazio negatiboa izandako ikasgaien «izaera» aintzat hartuta erabaki dezakete ikaslea hurrengo ikasturtera igarotzea, zuzenketan jasoa dutenez.

Azken hilabeteetan polemika ugari sortu du gai horrek. Joan den apirilean, Isabel Zelaa Espainiako Gobernuko Hezkuntza ministroak ikasle gehienek ikasturtea gainditzeko irizpidea eman zien erkidegoei, eta errepikatzea «salbuespenezko neurri» gisa ezarri zen. Gaur jakin da erabaki hura ikertzen ari dela  Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltza, ustezko «prebarikazio» delitu bat egon daitekeelako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.