Berdintasun politikak

Bilboko kale berriek emakume izena edukiko dute

Udalak onartutako mozioaren arabera, hiriko kale, etorbide, plaza, parke edo, besteak beste, azpiegitura berriei andre izena jarriko diete

Bilboko Areatza, eta, atean, udaletxea. ARITZ LOIOLA / FOKU
Igor Susaeta.
2020ko urriaren 29a
12:31
Entzun

Bilboko Udalak aho batez adostu du hiriko kale, etorbide, plaza, parke edo, besteak beste, azpiegitura berriei andre izena jartzea. Osoko bilkuran onartu dute, gaur, udal gobernuak (EAJ eta PSE-EE) eta EP Elkarrekin Podemosek negoziatu eta EH Bilduk eta PPk babestutako mozio bat.

EPk egin zuen proposamena. Carmen Muñoz koalizio morearen zinegotziak osoko bilkuran nabarmendu duenez, «bidegabekeria historiko bat» gertatu da Bilbon alde horretatik. Zenbakiak plazaratu ditu: hiriak 900 kale pasa ditu, eta horietatik 28k baino ez dute emakume izena. Calvoren esanetan, egoera hori aldatuz joateko «borondate politiko argia» dago egun.

Bilboko Udalak badu kanal bat ahalbidetzen duena herritarrek proposamenak egitea kale bati izena jartzeko orduan. Calvok eskatu du izendapen berriak «kontsentsuz» egitea, nahiz eta azken hitza Juan Mari Aburto alkateari dagokion. Oihane Agirregoitia (EAJ) zinegotziak esan du sexu arrakala murriztu «beharra» dagoela. Haren esanetan, 2016tik bederatzi kale izendapen egin dira hirian, eta zortzi kasutan emakume izena jarri diete.

EH Bilduk zuzenketa bat aurkeztu dio mozioari, eta eskatu du izendapen berrietan kontuan hartzeko «mugimendu feminista».

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.