BERRIAren kanpaina Bergaran: 60 saltoki eta milaka erosketa
'BERRIA zabalik' kanpaina egin dute herrian, eta zozketako irabazleak hauek izan dira: Aitana Gantxegi herrian erosketak egiteko mila euroko bonua irabazi du; eta Lonbide oinetako dendak, mila euroko bonua BERRIAn publizitatea jartzeko.
Hamabost eguneko kanpaina bat egin dute Bergaran (Gipuzkoa), tokiko merkataritza sustatzeko eta BERRIAren zabalkundean eragiteko. BERRIAk, Bergarako Udalak eta Bedelkar merkatari elkarteak sustatu dute kanpaina, Kutxabanken laguntzarekin. Kanpainaren emaitza oparoa izan da: 60 saltokik eta tabernak hartu dute parte, eta milaka lagunek parte hartu dute zozketan, Bergaran egindako erosketen bidez.
Egin dute zozketa, eta hona saridunak: Aitana Gantxegik irabazi du Bergaran erosketak egiteko mila euroko txekea, eta Lonbide oinetakoak dendari egokitu zaio BERRIAn publizitatean erabiltzeko mila euroko txekea.
Udalekin eta merkatari elkarteekin lankidetzan jarraitzen du BERRIAk, tokiko ekonomia sustatzearekin batera euskarazko egunkari nazionalarentzako erakusleiho berriak bilatzeko. Azaroaren 2an aurkeztuko da Zumaiako (Gipuzkoa) kanpaina.
BERRIAlagunen komunitatean saltoki ugari daude jadanik. Hemen ikus daitezke denak.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.