Hildakoa

70 urteko mendizale baten gorpua aurkitu dute Oñatin

09:30ean, gorpuarekin topo egin du beste mendizale batek, erreka baten alboko sakan batean.

Arantzazuko Santutegia (Oñati, Gipuzkoa), artxiboko irudi batean. Hara atera dute gorpua. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
2020ko urriaren 30a
14:15
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gaur 09:30ean 70 urteko mendizale bat hilda aurkitu dute Oñatin (Gipuzkoa), Iturrigorri inguruan. Oinez zebilen beste mendizale batek eman du abisua; erreka baten alboko sakan batean aurkitu du gorpua.

Erreskate lanetan parte hartu dute Ertzaintzaren kanpaina eta helikoptero unitateek eta suhiltzaileek, baina gune horretan zuhaitz asko dagoela eta, gorpua ohatila batean atera dute handik, Arantzazuko santutegiko aparkalekuraino.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.