Hilberria

Pier Paul Dalgalarrondo hil da, Ikerzaleak elkartearen sortzailea

Dalgalarrondo urteetan zehar jardun zen Zuberoako memoriaren alde lanean. 95 urte zituela hil da.

Pier Paur Dalgalarrondo. BERRIA
2020ko urriaren 30a
18:43
Entzun

Azken hamarkadetan Zuberoako memoriaren alde lanean jardun ostean, atzo zendu zen Pier Paul Dalgalarrondo sohütarra, 95 urte zituela. Pertsona estimatua zen Zuberoan, eta, besteak beste, Ikerzaleak elkartearen sortzaile eta sustatzaile nagusia izateagatik zen ezaguna. Liburu pare bat ere argitaratu zituen. Lanbidez irakaslea zen, eta Zuberoako Eskolaken liburu gehienetan ere hartu zuen parte.

Ikerzaleak Zuberoako ondarearen eta historiaren sustapenaz arduratu du azken 30 urte baino gehiagotan, eta mota askotako materiala bildu du, haietako asko, herritarrei eskatuta. Dalgalarrondok bildu zituen 1914ko Gerrako soldaduen gutunak, trenbideen inguruko datuak, etxeetako apaingarri historiko asko... eta berak sendotu zuen artxiboetan Zuberoako XV. eta XVI. mendeetako memoria gordetzea ere. Sarri, herritarrentzat balio handirik ez zuten gauzak bilduz ere egiten zuen hori.

Gehienbat arkeologian zen aditua Dalgalarrondo. «Euskalduna zen, baina ez bereziki abertzalea», azaldu du Allende Sokarros BERRIAko kazetari ohiak: «Politikoki frantses ezkerrekoa zen, aberatsei aurka egiten zienetakoa». Sokarrosek gehitu du, arkeologiarako zuen afizioagatik eta, oso ondo ezagutzen zituela Zuberoako mendiak: «Mendizale amorratua zen». 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.