Ezbeharra

Hilik topatu dute Pasaian itsasora erori den arrantzalea

Arrantzalea 02:30ak aldera erori da uretara, Pasaiako portuan. Arratsaldean topatu dute haren gorpua.

Pasaian desagertutako arrantzalearen bilaketa lanak, gaur goizaldean. SUHILTZAILEAK
2020ko urriaren 31
12:27
Entzun

Pasaiako (Gipuzkoa) portuan itsasora erori eta desagertuta zegoen arrantzale baten gorpua aurkitu dute arratsaldean.

Ezbeharra 02:30ean gertatu da: bi gizon portuan arrantzan ari ziren, eta itsasora erori dira. Batek bere kabuz ateratzea lortu du, eta larrialdi zerbitzuetara deitu du. Orduan, beste arrantzalearen bila hasi dira itsas salbamenduko ontzi bat eta Gurutze Gorria. Goizean goizetik, Ertzaintza eta suhiltzaileak ere bila ari dira. Hildako arrantzaleak 43 urte zituen, eta Pasaiakoa zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.