Sexu indarkeria

Barakaldon gizon bat atxilotu dute emakume bati sexu abusuak egitea egotzita

Erasoa atzo gauean gertatu zen, Barakaldoko autobus geltoki baten inguruan.

Sexu eraso bat salatzeko egindako elkarretaratzea, Barakaldon, artxiboko irudian. MARISOL RAMIREZ / FOKU
2020ko urriaren 31
13:55
Entzun

Barakaldoko (Bizkaia) udaltzainek 34 urteko gizonezko bat atxilotu dute, emakume bati sexu abusuak egitea egotzita. Erasoa autobus geltoki baten inguruan gertatu zen.

Biktimak salaketa jarri zuen  23:15 aldera, eta gizona deskribatu zien udaltzaingoei. «Minutu gutxi» igarota, deskribapenarekin bat egiten zuen gizonezko bat atzeman zuten, eta emakumeak ziurtatu zuen gizon hark egin ziola eraso. Gizonezkoa epaileen esku utzi dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.