Hego Euskal Herrian 1.585 positibo atzeman dituzte

Asteburuetan ohikoa den moduan, nabarmen egin du behera positibo kopuruak azken datuekin alderatuta.

Garcia Orkoien ospitalea, Lizarran (Nafarroa). IñIGO URIZ / FOKU
2020ko azaroaren 1a
11:55
Entzun

Hego Euskal Herrian 1.585 kasu atzeman dituzte azken orduetan, 15.953 PCR eta antigenoen proba eginda. Lurraldez lurralde, Gipuzkoan atzeman dituzte gehien: 587. Bizkaian 451 detektatu dituzte; Nafarroan, 434; eta Araban, 97. Jaurlaritzak beste 16 kasu baieztatu ditu Araba, Bizkai eta Gipuzkoatik kanpo. Hala, positibo tasa ia %10ekoa izan da Hego Euskal Herrian.

Ospitaleen egoerari dagokionez, 72 lagun ospitaleratu dituzte azken orduetan. Eusko Jaurlaritzak asteburuetan ez du adierazten zenbat lagun dauden erietxeetan une bakoitzean, baina bai zenbat dauden zainketa intentsiboetako unitateetan: 97. Nafarroan, 303 lagun daude plantan ospitaleratuta, eta beste 56 ZIUetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.