Lan publikoak

Santa Klarako itsasargiko lanek lau milioi euroren langa gainditu dute

Donostiako Udal Gobernuak bihar onartuko du Santa Klara itsasargiko lanen kontratuaren bigarren aldaketa. Obraren kostua %11 garestitzea adostu eta lanak egiteko epea hilaren 27ra arte luzatuko dute.

Santa Klara itsasargiko lanak. Helikoptero bat erabil zuten Cristina Iglesias eskultorearen lanaren piezak uhartera eramateko. IRUTXULOKO HITZA
Irutxuloko Hitza
2020ko azaroaren 2a
13:47
Entzun

Orain arteko kostua 3,7 milioi eurokoa zen, eta, garestitze honekin, 4,3 milioi eurokoa da. Itsasargia berritzeko lanen aurrekontua da handituko dutena; hain zuzen, Cristina Iglesiasen eskultura eraikin barruan kokatzeko egiten ari diren obra. Urtarrilean adjudikatu zizkioten lanak Moyua eraikuntza enpresari, 1,46 milioi eurogatik eta sei hilabeteko epea emanda. Lanak bertan behera utzi zituzten udan, ordea, uharteko bisitariei eragozpenik ez sortzeko.

Jarraitu irakurtzen Irutxuloko Hitzan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.