Reala 1-0 AZ Alkmaar

Behar baino gehiago sufrituta

Reala nagusi izan da, eta aukera ugari izan ditu. Baina ez du asmatu, eta azkenean Porturen gol bati esker irabazi du.  Europa Ligako multzoan  gaurko aurkariarekin eta Napolirekin dago berdinduta, 6 punturekin. Hiru taldeek bi garaipen eta porrot bat dute multzoko lehien lehen fasearen amaieran.

ainara arratibel gascon
2020ko azaroaren 5a
21:44
Entzun

Barkatu egiten duenak ordaindu egiten du. Hala dio futbolaren legeak. Realari ez zaio hori pasatu AZ Alkmaarren kontra Anoetan jokatutako Europa Ligako lehian. Irabazi egin du, 1-0. Baina behar baino gehiago sufrituz. Talde txuri-urdina nagusi izan da, askoz gehiago merezi izan du. Baina Herbeheretako taldearen ate aurrean asmatu ezinik aritu da. Horren ondorioz berriro ere Napoliren kontrako partida etorriko zitzaien askori burura. Baina oraingo honetan ez da hala izan. 58. minutuan sartu du gola Portuk. Horri esker askatu du korapiloa Imanolen taldeak.

Azken metroetaraino arte bikain aritu da Reala, norgehiagoka ondo irakurriz. Baina Bizoten ate aurrean asmatu ezinik aritu da. Horren adierazle Imanolen jokalariek hamalau erremate egin dituzte lehen zatian aurkariaren ate aurrean, batzuk oso argiak, baina baloia ezin sareratu. Portu, Silva, Le Normand, Isak... Mota guztietakoak izan dira aukerak: hankarekin, buruarekin... Realaren monologoa izan da lehen zatia, eta multzoko liderra izan arren, ligako erreflexua izan da AZ, bere txapelketan ez baitu garaipenik lortu oraindik.

Bigarren zatia bide beretik hasi da. Baina azkenean iritsi da gola. Oiartzabalek, Silvak eta Monrealek jokaldi ona lotu dute. Eibartarrak ez du ondo errematatu, baina aldaratzea Porturi iritsi zaio, eta baloia bultzatu besterik ez du egin behar izan. Golak ez du partida aldatu, nahiz eta Realak apur bat behera egin duen intentsitatean. Emaitza hain motza izanik, azken minutuak sufrimenduzkoak izan dira. Baina txuri-urdinek garaipena lortu dute, eta une eta bolada gozoan segitzen dute.

Lehen itzulia amaituta, Realaren, Napoliren eta AZ Alkmaaren arteko berdinketa dago multzoan. Biek bi garaipen eta porrot bat dituzte. Rijeka punturik gabe dago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.